{"id":7338,"date":"2024-03-21T15:40:18","date_gmt":"2024-03-21T15:40:18","guid":{"rendered":"https:\/\/viiiconference.ruralforum.org\/?p=7338"},"modified":"2024-04-22T08:56:27","modified_gmt":"2024-04-22T08:56:27","slug":"munduko-landagunearen-viii-mundu-konferentzia-aitorpen-batekin-itxi-da-familia-nekazariak-planetaren-jasangarritasunerako-ezinbestekoak-dira","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/viiiconference.ruralforum.org\/eu\/munduko-landagunearen-viii-mundu-konferentzia-aitorpen-batekin-itxi-da-familia-nekazariak-planetaren-jasangarritasunerako-ezinbestekoak-dira\/","title":{"rendered":"Munduko Landagunearen VIII. Mundu Konferentzia adierazpen argi batekin itxi da: familia-nekazariak planetaren jasangarritasunerako ezinbestekoak dira"},"content":{"rendered":"<p><em>\u201c<a href=\"https:\/\/www.ruralforum.org\/wp-content\/uploads\/2024\/03\/Deklarazioa_VIII-Mundu-Konferentzia.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Iraunkortasuna erein familia-nekazaritzaren bizi-ekarpena areagotuz<\/a>\u201d lelopean eraiki da Konferentziako adierazpena; \u201cahalegin bateratuak\u201d aldarrikatzen ditu \u201csektoreak aurre egin behar dien erronka handiak gainditzeko\u201d.<\/em><\/p>\n<p><strong>Gasteizen, 2024ko martxoaren 21a.<\/strong> Gaur itxi da familia-nekazaritzari buruzko VIII.Mundu-Konferentziak, \u201cGure planetaren iraunkortasuna\u201d. Familia-nekazariek planetaren jasangarritasunean duten funtsezko eginkizuna eta garapen ekonomikorako duten \u201cekarpen katalitikoa\u201d aitortu dira Konferentzian zehar. Premiazkoa da familia-nekazaritzako erakundeak klimari buruzko eztabaida, negoziazio eta loturiko finantzazio-mekanismoetan duten parte hartzea are gehiago bultzatzea.<\/p>\n<p>VIII.Mundu-konferentziari esker, Nazio Batuen Familia-Nekazaritzarako Hamarkada (2019-2028) gauzatzeko oinarrizko ekintzak identifikatu eta adostu ahal izan dira. Honela adierazi zuen, hain zuzen, Evelyn Masin Brito Familia-Nekazaritzaren aldeko Gazteen Talde Nagusiko ordezkariak, berak irakurri baitzuen <a href=\"https:\/\/www.ruralforum.org\/wp-content\/uploads\/2024\/03\/Deklarazioa_VIII-Mundu-Konferentzia.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Deklarazioa<\/a>n jasotzen diren ekintzak.<\/p>\n<p>Horrela berresten da Hamarkada ezarri zenetik igaro diren bost urte hauetan egindako aurrerapauso handiak. Halere, familia-nekazaritzak \u201cerronka handiak pairatzen\u201d jarraitzen du eta \u201cbeharrezkoa da guztion ahaleginak areagotzea erronkei aurre egiteko\u201d. \u201cFamilia-nekazaritzaren funtsezko eta premiazko eginkizuna aitortuz, krisi klimatikoaren aurrean eraikitzeko ekintzak eta elikadura-sistemak eraldatzeko potentziala indartzen eta garatzen dugu\u201d.<\/p>\n<p>Konferentziari esker, landa-eremuko gazteen lidergoa balioetsi da, hots, elikadura-sistemen aldaketan, enplegu-sorreran eta familia-ustiategiko belaunaldien-ordezkapenean. <strong>Nekazari Gazteen Nazioarteko Eguna<\/strong> aintzatesteko babesa aldarrikatu dute, \u201cnekazari gazteen parte-hartzea eta haien berrikuntzarako gaitasuna garatzea sustatzen duten ekimenekiko konpromisoaren erakusgarri gisa\u201d.<\/p>\n<p>Landa-eremuko genero-desberdintasunak ere identifikatu izan dira erronken artean eta hainbat eta arinen \u201ceten behar dira\u201d, landa-eremuko emakumeak ahalduntzeko. Horretarako, ezinbestekoa da elkarte eta antolaketa-mailan aldaketak bultzatzea, berariazkoak diren politika publiko berdintsu eta inklusiboak bideratzea, emakumeen autonomia eta eskubideak sustatu eta sendotzeko. Lurraren jabetza eta baliabide ekonomiko eta finantzarioak eskuratzea dira bereziki jorratu beharreko gaiak.<br \/>\nVIII. Mundu-Konferentziaren-adierazpenak honela dio: \u201cOrain dela bost urte, Nazio Batuek Familia Nekazaritzarako Hamarkada izendatu zuten. Gaur egun, familiako nekazarien nahiak agerikoak dira, eta gure proposamenak, zehatzak.<\/p>\n<p>Krisi eta erronkek hamaika itxura hartu eta larritzen doazen ahala, familia-nekazaritzarako erakundeak gero eta sendoago agertzen dira munduak beharrezkoak dituen konponbideak proposatzeko. \u201cEkintza katalizatzaileak behar ditugu, familia-nekazarien bizitzak hobetzeko eta, aldi berean, guztiontzako etorkizun jasangarria bermatzeko\u201d.<\/p>\n<p>Munduko Landaguneak antolatutako Familia-nekazaritzari buruzko VIII. Mundu-Konferentzia honek 200 ordezkari baino gehiago bildu ditu Gasteizen martxoaren 19tik 21era bitartean. Parte-hartu duten ordezkariak askotarikoak izan dira, hain zuzen, bost kontinenteetako familia-nekazaritzaren erakunde garrantzitsuak, eskualdeko plataformak, gobernuak, nazioarteko erakundeak, ikerketa-zentroak, kontsumitzaileen erakundeak, erakunde filantropikoak, emakume- eta gazteen erakundeak, eta baita Familia-Nekazaritzaren Batzorde Nazionalak ere.<\/p>\n<p><strong>ITXIERA<\/strong><\/p>\n<p>I\u00f1igo Urkullu lehendakaria izan da Familia-Nekazaritzari buruzko VIII. Mundu-Konferentziari itxiera emateko. Munduko Landaguneari \u201czorionik beroenak\u201d eman dizkio 25 urte hauetan egindako ibilbideagatik eta aitortu du \u201c[Munduko Landagunearen] ekarpena izugarria izan da, ziur nago hurrengo urteetan ere hala izango dela, nekazaritza gure sustraietan baitago\u201d.<\/p>\n<p>Horrez gain, Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroak familia-nekazaritzak Espainian duen garrantzia nabarmendu du. Konpromisoa hartu du Familia-nekazaritzaren aldeko legea abian jartzeko, lurraldeen garapen sozial eta ekonomikoan duen eginkizun estrategikoa bultzatzeko, gazte eta emakumeei lan aukera zabalagoak eskaintzeko eta ingurumenaren aldeko eragin positiboa bermatzeko. Azpimarratu duenez, \u201cfamilia-nekazaritza-elikagaien-sektore jasangarri, sozial, errentagarri eta lehiakor baten oinarria da\u201d.<\/p>\n<p>Bestalde, Munduko Landaguneko Mart\u00edn Uriarte presidenteak adierazi du \u201cez da etorkizun jasangarririk izango, etorkizunik gabeko familia-nekazaritzarik gabe\u201d eta aditzera eman du familia-nekazarien elkarteak \u201cnegoziatzeko prest daude[la]\u201d.<\/p>\n<p>Hots, \u201celkarrizketa politikoaren aldeko apustu sendoa egin behar da; horrenbestez, oraindik ere Familia Nekazaritzako Batzorde Nazionalak eta elkarrizketa politikoko beste gune batzuk bultzatzearen garrantzia defendatzen jarraitzen dut, aurrerapauso nabarmenak eman baitituzte\u201d.<\/p>\n<p>Uriartek adierazi duenez, \u201cKonferentzia horrek benetako bultzada emango dio familia-nekazaritzari\u201d. Nekazari gazteen lana ere aintzatetsi du, gobernuen agenda guztietan landa-ondorengotzari zein nekazaritza-jarduerarako sarbideari eskainitako arretak lehentasunezkoak izatea eskatuz. Azkenik, deia egin du landa-eremuan dauden genero arteko desberdintasunak murrizteko eta landa-eremuko emakumeen ahalduntzea bultzatzeko.<\/p>\n<p>Eskuragarri daude jada Konferentziako saioen <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/playlist?list=PL1dBiZE1nClG7PfU7xQSUllbi7ZjPwMvG\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">grabazioak <\/a>eta <a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/viiiglobalconferencewrf\/albums\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">argazkiak<\/a>.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u201cIraunkortasuna erein familia-nekazaritzaren bizi-ekarpena areagotuz\u201d lelopean eraiki da Konferentziako adierazpena; \u201cahalegin bateratuak\u201d aldarrikatzen ditu \u201csektoreak aurre egin behar dien erronka handiak gainditzeko\u201d. Gasteizen, 2024ko martxoaren 21a. Gaur itxi da familia-nekazaritzari buruzko VIII.Mundu-Konferentziak, \u201cGure planetaren iraunkortasuna\u201d. Familia-nekazariek planetaren jasangarritasunean duten funtsezko eginkizuna eta garapen ekonomikorako duten \u201cekarpen katalitikoa\u201d aitortu dira Konferentzian zehar. Premiazkoa da familia-nekazaritzako erakundeak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[84],"tags":[],"class_list":["post-7338","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sin-categorizar-eu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/viiiconference.ruralforum.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7338","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/viiiconference.ruralforum.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/viiiconference.ruralforum.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/viiiconference.ruralforum.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/viiiconference.ruralforum.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7338"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/viiiconference.ruralforum.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7338\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":7653,"href":"https:\/\/viiiconference.ruralforum.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7338\/revisions\/7653"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/viiiconference.ruralforum.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7338"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/viiiconference.ruralforum.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7338"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/viiiconference.ruralforum.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7338"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}