Munduko Landagunea sortu geroztik familia-nekazaritzaren aldeko 7 Mundu-Konferentzia ospatu ditu jadanik. Konferentzi hauek esparru askotako goi-mailako ehundaka ordezkari elkartu ditu; eragileak bost kontineentetako gobernuak, nazioarteko erakundeak, ikerketa-zentroak, familia-nekazaritzako erakundeak, kooperatibak eta GGKEak izanik.
Sortutako eztabaidek nazioartean jarduteko lehentasunak ezartzeko balio izan dute, hain zuzen ere, gerora nazioartean erreferente nabarmen izan direnak.
Esperientzia sendo horren ildotik dator VIII. Mundu-konferentzia, adierazpen eta ordezkaritza handiko eragileak batuko baititu. Familia-nekazaritzatik abiatzen den, planetaren iraunkortasuna bermatzen duten eta desberdintasunak murrizten dituen konpromisoak nola eraiki definitzeko asmoz batuko ditu eragileok Konferentzia garrantzitsu honek.
ELIKADURA SISTEMAK
Gure planetan pairatzen dituen klima-krisia eta biodibertsitate galeraren aurrean, premiazkoa da ELIKADURA SISTEMAK eraldatzea, iraunkorrago, erresilienteago, inklusiboago eta bidegarriagoak izan daitezen.
KLIMA-ALDAKETA
Horretarako, ezinbestekoak dira familia-nekazaritzaren eginkizun multifuntzionala aprobetxatu eta erantzun berritzaileak emango dituzten POLITIKA PUBLIKOAK; hots, nekazariek eta familia-nekazariek gaur eguneko krisiei aurre egiteko duten eginkizun nagusia jasotzen dituztenak.
NAZIO BATUEN HAMARKADA
2017ako abenduaren 20an onartu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak NAZIO BATUEN 2019-2028 FAMILIA-NEKAZARITZAREN HAMARKADA, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendari familia-nekazaritzak egindako izugarrizko ekarpena aitortuz. Horrez gain, munduko elikadura-segurtasuna bermatzeko, pobrezia desagerrarazteko, biodibertsitatea kontserbatzeko eta ingurumen jasangarritasuna lortzeko funtsezko gako izendatuz.
FAMILIA-NEKAZARITZA
Familia-nekazaritzak elikadura sistemen beharrezko eraldaketaren buru izan behar du, baina nekazariek ezin dute beraiek bakarrik egin, ezta berehala.