Konferentziak bereziki erakutsi nahi du familia-nekazaritzan diharduten gazteriaren eta emakumeen eginkizuna. Ildo horretatik ospatuko dira bi ekimen berezi: “Gazteak Konferentziaren buru” (martxoak 20) eta “Emakumeak Konferentziaren buru” (martxoak 21). Egun bakoitzeko protagonistek emango diote hasiera jardunaldiei haien proposamenak jendartean aurkeztuz, eta egunean zehar panel eta ekitaldiak zuzenduko dituzte.

Aldi bereko interpretazioa eskainiko da ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz. Bestalde, saio guztiak grabatuko dira nahi duenak gerora eskuragarri izateko.

Deklarazioa

Deklarazioa

Familia-nekazaritza planetaren iraunkortasunaren barruan kokatuko duen Deklarazioa, parte hartzen duten eragileen konpromiso zehatzetan oinarrituta.

Elkarrekin antolatutako saioak

Elkarrekin antolatutako saioak

- Nazioarteko erakunde eta erakunde kolaboratzaileekin.
- Hitzaldiak, mahainguruak, ekitaldi bereziak…
- Nazioarteko ospea duten hainbat sektore eta kontinentetako ordezkarien arteko elkarrizketak.