NEKAZARI GAZTEEN NAZIOARTEKO EGUNA ALDARRIKATZEKO LAGUNTZA-GUTUNA
Familia-nekazaritzak munduko elikagaien %80 ekoizten duen arren, nekazarien batez besteko adina handitzen ari da nonahi. Funtsezkoa da landa-eremuetako gazteei nekazaritzan jarduteko aukera emango dieten baldintza politiko eta sozioekonomikoak ematea, hurrengo belaunaldia ziurtatzeko eta XXI. mendeko erronka nagusienei aurre egiteko, hots, elikagaien segurtasuna, pobreziaren eta klima-aldaketaren aurkako borroka, eta landa-eremuak bizirik mantentzea.
2022an Kigalin (Ruanda) Nekazari Gazteen Nazioarteko Goi Bileran (SIJA) parte hartu zuten nekazari gazteek gaiari heltzea erabaki zuten. Hortaz, Nekazari Gazteen Nazioarteko Eguna izendatzea proposatu zuten, landa-eremuetako gazteriaren kezkei ikusgarritasun handiagoa emateko eta gazteak mundu osoko nekazaritzako elikagaien sistemak modu jasangarrian eraldatzeko funtsezko eragiletzat hartzeko.
Ekimen sinple horrek izugarrizko laguntza ematen die familia-nekazaritzako erakundeei, gizarte zibileko beste erakunde batzuei, nekazaritzako ikerketa-zentroei eta baita landa-garapenean, elikagaien segurtasunean eta elikadura-subiranotasunean parte hartzen duten beste erakunde batzuei ere.
Zure ahotsa gazte nekazari hauenekin bat egitera gonbidatzen zaitugu Nekazari eta Nekazari Gazteen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko laguntza-gutuna sinatuz. Egin beharreko gauza bakarra zera da : gutuna inprimatu, bete, zure erakundearen izenean sinatu eta dokumentua eskaneatuta bidali helbide honetara: wrfsecretary@ruralforum.org.