HEMEN DA VIII.MUNDU-KONFERENTZIA FAMILIA-NEKAZARITZA: GURE PLANETAREN IRAUNKORTASUNA

Familia-Nekazaritzarako Nazio Batuen Hamarkada (DNUAF 2019-2028) abiarazi eta epe-erdian ospatuko da Konferentzia, zeinetan 55 herrialde baino gehiagotako 200 parte-hartzaile inguru bilduko diren. Bertan, familia-nekazaritzak munduan dituen askotariko erronka konplexuei buruz eztabaidatzeko eta planetaren jasangarritasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa ziurtatzeko proposamenak eztabaidatuko dira.

2024ko martxoak 14.- Hasiera emateko astebete falta den honetan, Munduko Landaguneak Familia-Nekazaritza: gure planetaren iraunkortasuna izeneko VIII. Mundu-Konferentzia antolatu du. Martxoaren 19tik 21era ospatuko da konferentzia, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.

Une erabakigarri batean ospatzen da VIII. Mundu-Konferentzia, planetako lurralde guztietako familia-nekazariek erronka larriei aurre egin behar baitie, besteak beste, krisi klimatikoari, ekoizpen-sargaien kostu handiei, gizarte-onarpenik ezari eta abarri.

Ildo horretatik, familia-nekazaritza indartzeko konpromisoei, aliantzei, estrategiei eta neurri eraginkorrenei buruzko eztabaidak azaleratuko ditu konferentziak, erronka globalak gainditzeko ekarpen erabakigarria eginez.

Bost kontinenteetako familia-nekazaritzaren arloko erakundeen, gobernuen, nazioarteko erakundeen, ikerketa-zentroen, fundazioen eta beste eragile batzuen goi-mailako 200 ordezkari inguru bilduko dira konferentzian. Helburutzat izango du familia-nekazaritzaren eginkizun nagusi, estrategiko eta integrala sustatzea, baita etorkizuneko elikadura-sistemen aldaketa, landa-eremuen garapena, klima-aldaketara egokitzeko estrategiak eta natura babesteko neurriak eztabaidan jartzea.

Harrera instituzionalaren ostean, hizlari garrantzitsuak izango dira, besteak beste: Alvaro Lario jauna, Nekazaritza Garatzeko Nazioarteko Funtsaren (FIDA) presidentea; Marcela Villarreal andrea, Nekazaritzarako eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeko (FAO) Nazio Batuekin Aliantza eta Lankidetza Dibisioko zuzendaria; Mario Arvelo jauna, Familia Nekazaritzaren Nazio Batuen Hamarkadako Nazioarteko Zuzendaritza Batzordeko burua eta Dominikar Errepublikako enbaxadorea NBEren aurrean Erroman, edota Alberto Broch jauna, COPROFAMeko presidentea eta MLko presidentekariordea.

Konferentzia-egunetako egitaraueko xehetasunak ikusteko, sartu hemen.