Marcela Villareal
Marcela Villarreal Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeko (FAO) Elkarteen eta Lankidetzaren Dibisioko zuzendaria da. Landa Soziologian doktorea da Cornelleko Unibertsitatean eta Informatika eta Sistemen Ingeniaritzan lizentziaduna Bogotako Andeetako Unibertsitatean. FAOk gizarte zibilarekin, mundu akademikoarekin, ikerketa-erakundeekin eta Nazio Batuen erakundeekin dituen elkarte berritzaileen ezarpena zuzentzen du, baita FAOk Nazio Batuen berrikuntzan duen eginkizuna ere.
Besteak beste, honako hauen gaineko ekimena koordinatzen du: nekazaritzan eta elikadura-sistemetan modu arduratsuan inbertitzeko printzipioak, FAOk herri indigenei buruz duen politika, Gosearen aurkako Munduko Fronte Parlamentarioak eta Familia-Nekazaritzaren Hamarkada.
FAOn 1996an sartu zenez geroztik, honako karguak bete ditu: Lankidetzako Dibisioko zuzendaria, Gaitasun Sustapen eta Garapenerako zuzendaria, Genero, Ekitate eta Landa Enplegu Dibisioko zuzendaria, Biztanleria eta Garapen Zerbitzuko burua eta Ikerketa Soziokulturaleko goi mailako ofiziala.
Aurretiaz ere, UNFPA-n, Lanaren Nazioarteko Erakundean (ILO)eta Kolonbiako gobernuarentzat lan egin izan du. NBEn izandako 33 urteetan, lan handia egin du eta asko argitaratu du arlo hauetan: pobrezia murriztea, generoa, landa-garapena, enplegua, gizarte-desberdintasuna, lurra edukitzea, GIB/HIESa eta elikagaien segurtasuna. NBEren 40 bat herrialdetako misioetan parte hartu izan du.